lunes, 2 de mayo de 2011

ALBISTEAK!!!

ASTE SANTU ARRAKASTATSUA

Ganbara Gazte taldeak Ejea de los Caballeros-eko XLI Abesbatza Lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen atzo. ZORIONAK egindako lan ederrarengatik guztioi!!!

Ganbara Txiki taldeak ere, txalo zaparra eta zorion agur ugari jaso zituen bere Sevillako emanaldi guztietan. Abesbatzeko partaideek lana eta atsedena uztartu dituzte guztientzat positiboa izan den bidai honetan.
Hainbeste ekintzen ondoren, Ganbara Txikiko talde guztiek gaur berreskuratzen dute egunerokotasuna. Ganbara Txikitxoak taldeak gaur hasten ditu berriro ere beren entseguak ohiko ordutegiarekin eta larunbatean, Getariraino joango dira bertako abesbatzarekin kontzertua eskaintzeko asmoz.

Ganbara Txikik ere Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko diploma banaketan emanaldia eskainiko du ostiralean, Arrasateko Amaia Antzokian.

1 comentario: