martes, 31 de mayo de 2011

KANTUA KALEAN

Larunbata honetan, ekainaren 4ean, Kantua Kalean ekimenaren bigarren emanaldia eskainiko dugu, Oñatiko haur abesbatza desberdinen partehartzearekin.

Tailerrak, Ganbara Txikitxo eta Ganbara Txiki taldeekin batera, Elkar Hezi ikastetxea, Txantxiku Ikastola eta Jose de Azpiazu musika eskolako abesbatzek ere parte hartuko dute. Guztira, 225 neska-mutil inguru bilduko dira kantatzera.

Jaialdia arratsaldeko 17:30ean hasiko da Olakuako eszenatokian. Eguraldi txarra egin ezkero, jaialdia ETEOko frontoiean izango da.

Entsaio ordutegia eta erabili beharreko uniformeei buruzko informazio guztia blog honetako KANTUA KALEAN atalean eskuragarri daukazue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario