jueves, 12 de mayo de 2011

GETARIARRAK OÑATIN

KONTZERTUA INSTITUTUAN

Ganbara Txikitxoak taldeak Getariko Elkano Txiki abesbatzarekin egiten dabilen elkartrukearen barnean, bihar ostirala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera kontzertua ospatuko dugu Zuazola-Larraña institutuko aretoan.

Kontzertuaren aurretik, Ganbara Txikitxoko partaideek ensaioa egingo dute aretoan bertan 17:30etan eta guztiak uniformea jantzita joan beharko dira: praka "kagau" beltzak, manga luzeko kamiseta beltza, Ganbara Txikiko kamiseta eta zapatila eta galtzerdi beltzak.

Kontzertu hau dela eta, Ganbara Gazte taldearen ensaioa ostiraletik larunbat arratsaldera aldatuko da, 16:00etatik 19:00etara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario