viernes, 20 de mayo de 2011

ASTEBURURAKO INFORMAZIOA

LANERA!

Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte taldeek, bihar, maiatzaren 21ean, larunbata, Easo Abesbatzaren egoitzaraino bidaiatuko dute Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak kaleratuko duen diskan hiru abesti grabatzera. Bertara joateko autobusa 9:30etan aterako da Correos-eko geltokitik. Partaide bakoitzak bere partiturak eramatea derrigorrezkoa da. Atrila eta ur botila bat eramatea ere gomendatzen dizuegu.

Bestalde, igandean, maiatzaren 22an, Kantua Kalean ekimena prestatzeko ensaio orokorra izango da institutuko aretoan arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Ganbara Txikitxo eta Ganbara Txiki taldeetako partaideak deituak daude ensaio honetara. Bertan, herriko beste haur abesbatzekin batera ensaioa burutuko delarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario