jueves, 26 de mayo de 2011

OHAR GARRANTZITSUA

ENTSAIO ALDAKETAK

Datorren astean zehar (maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean) Ganbara Txikiko talde ezberdinen entsaioetan aldaketak izango dira. Jarraian, talde bakoitzarentzako aldaketak zehazten dizkizuegu:
  • TAILERRA I. Talde honetan ez dago entsaio aldaketarik.
  • TAILERRA II. Osteguneko entsaioa egunez aldatzen da asteartera, ordutegia mantenduz 17:00etatik 18:15etara.
  • TAILERRA III. Astelehenean 17:00etatik 18:00etara entsaioa institutuko aretoan eta asteartean 18:15etatik 19:15etara Errekaldeko lokalean. Ostegunean ez dago ensaiorik.
  • GANBARA TXIKITXOAK. Entsaioa astelehenean 17:00etatik 18:30etara institutuko aretoan eta asteazkenean ohiko ordu eta lekuan.
  • GANBARA TXIKI. Astelehenean entsaioak institutuko aretoan: 17:00etatik 18:00etara Mirrix Katua eta 18:30etatik 20:30etara ohiko entsaioa. Asteazkenean entsaioa ohiko ordu eta lekuan.
  • GANBARA GAZTE. Entsaioa astelehenean 18:30etatik 20:30etara institutuko aretoan eta asteazkenean ordutegi bera jarraituz Errekaldeko lokalean, Ostiralean, ohiko entsaioa.
Larunbatean, ekainaren 4ean KANTUA KALEAN jaialdiaospatuko dugu. Blog honetan izen bereko atal bat ireki dugu eta bertan egun horretako entsaio orduak eta erabili beharreko uniformeak zehazten dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario