lunes, 28 de mayo de 2012

2012-2013 KURTSOA PRESTATZEN...


ATE IREKIAK


Bihar, maiatzak 29, ohitura bihurtu den bezala, ate irekien jardunaldia ospatuko dugu Oñatiko institutuko aretoan. 17:00etatik 19:15era taldeko txikienekin egiten dugun lana gertutik ezagutzeko aukera izango duzue. Modu berean, Ganbara osatzen duten talde guztien informazioa eskuratu ahal izango da: ordutegiak, talde bakoitzaren lana, ... Guztiak gonbidatuta zaudete egiten dugun lana ezagutzera!

Jakinarazi baita ere, datorren kurtsoa prestatzen hasiak garela eta datorren urterako izen-ematea ere egin ahal duzuela. Aurten, berrikuntza moduan, izen-ematea on-line egiteko aukera zabaldu dugu blog honetan bertan, 12-13 KURTSOA atalean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario