miércoles, 2 de mayo de 2012

LARUNBATEAN EMANALDIA


GANBARA TXIKITXOAK ORERETAN

Pasa den apirilaren 21ean Oñatiko Ganbara Txikitxoak eta Errenteriko Orereta Txiki Abesbatzaren arteko elkartrukearen lehenengo kontzertua izan genuen. Ehun bat abeslari gaztek kontzertu ederra eskaini zuten. Datorren larunbatean, maiatzaren 5ean, Ganbara Txikitxoak taldea Errenterira joango da elkartruke honen bigarren kontzertua eskaintzera.

Autobusa 16:00etan aterako da Korreostik eta abeslari bakoitza ohiko uniformearekin joan beharko du. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da Errenterioko Fatimako elizan. Kontzertuaren ondoren, partehartzaile guztientzat luntxa egongo denez, Oñatira 23:00ak aldera iristea aurreikusten dugu.

Hemen duzue ikusgai pasa Ganbara Txikitxoak eta Orereta Txiki Abesbatzak elkarrekin Oñatin eskaini zuten kontzertuan:


No hay comentarios:

Publicar un comentario