viernes, 18 de mayo de 2012

Emanaldiak asteburuan

ASTEBURU HONETAKO EMANALDIAK


Azken urteetan bezala, Ganbara Txiki Abesbatzak gaur arratsaldean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren diploma banaketa ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Arrasateko Amaia Antzokian.

Beste alde batetik, eta Zumarragako Antigua Abesbatzak Lehiaketaren prestakuntzaren baitan, Ganbara Gazte eta Ganbara Abesbatzako neskek elkarrekin emanaldia eskainiko dute datorren igandean, maiatzak 20 arratsaldeko 18:30ean Institutuko aretoan. Bertan, lehiaketan aurkeztuko duten programa entzun ahal izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario