miércoles, 30 de mayo de 2012

ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETA

GANBARA GAZTEren LEHIAKETA BERRI BAT

Larunbatean, ekainak 2an, Antigua Abesbatzak lehiaketaren edizio berri bat ospatuko da Zumarragan. Orain bi urte leihaketaren formatua aldatu zen eta orduztik, urtero koru mota bati eskainita egoten da lehiaketa. Aurtengoan, ahots berdinez osatutako taldeei eskainita dago. 

Larunbatean, Ganbara Gazte taldea, Ganbara Abesbatzako neskekin batera leihaketa honetan parte hartuko du. Bi taldeak proiektu honetarako espreski elkartu dira eta azkeneko hilabeteak elkarrekin lanean dihardute  larunbateko emanaldia prestatzen.

Talde oñatiarrarekin batera hurrengo abesbatzek parte hartuko dute: Ametsa Abesbatzako emakumeen korua (Irun), Vokalars (Madril), Cor de Noies Exaudio (Igualada) eta El Leon de Oro abesbatzako gizonezkoen korua (Asturias).

Eva Ugalde konpositore donostiarraren obra bat interpretatu beharko dute derrigorrez talde guztiek eta Oñatiarrak izango dira lehiaketan parte-hartzen lehenak. Leihaketa 18:00etan hasiko da Antiguako ermitan. Antolatzaileek, ohitura den bezala, dohaineko autobus zerbitzua jarri du lehiaketa ikustera joan nahi duen edonorentzat. Autobus hau 17:30ean irtengo da Zumarragako parrokiatik eta lehiaketa amaitutakoan abiatuko da berriro ere toki berera. Hemendik Zumarragara joatera animatu nahi zaituztegu gure taldeak animatzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario