jueves, 24 de mayo de 2012

JAPONIA: POESIAREN SUMENDI EZKUTUA


ANDONI SALAMEROren AZKEN LIBURUAREN AURKEZPENA


Ostiral honetan, maiatzaren 25ean, Andoni Salamerok bere liburu berria aurkeztuko du, arratsaldeko 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Japonia: poesiaren sumendi ezkutua du izenburutzat azken lan hau

Andoni Salamero Ganbara Txikiren aspaldiko laguna da eta elkarrekin Bizitzaren Maitasun Harian (2010eko abenduan) bezalako proiektu garrantzitsuak gauzatu dituzte; poesia, musika, dantza eta pintura uztartzen zituen emanaldia.

Ganbara Txiki, Andoniren azken abentura honen aurkezpen ekitaldian parte hartzera gonbidatua izan da. Musika eta poesiaren laguntzaz, Euskal Herritik Japoniako lurralde urrunera bidaiatuko dugu aurkezpen ekitaldi honetan.

Ekitaldia, 19:30ean hasiko da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Informazio gehiago esteka honetan aurkitu daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario