viernes, 8 de marzo de 2013

ESKOLARTEKO ABESBATZEN TOPAKETA

TXANTXIKU IKASTOLAKO KANTU TAILERRAK ARRASATEN ABESTUKO DU

Bihar, larunbata, Arizmendi Ikastolak antolatutako XXVI. eskolarteko abesbatzen topaketa ospatuko da. Ohikoa den moduan, Txantxiku Ikastolako Kantu Tailerrak bertan parte hartuko du.

Txantxiku Ikastolako Kantu Tailerrak 40 neska-mutikoz osatutako bi talde ditu. Talde hauen zuzendari Josu Zubia aritzen da eta Araceli Guridi piano-joleak laguntzen die emanaldietan. Biharko emanaldian, talde handienak parte-hartuko du.

Aurtengo topaketaren gai nagusia Disney-ko abestiak dira eta Txantxikuarrak Ederra eta Piztia eta Edurne-Zuri eta 7 ipotxen pelikuletako kantuak eskainiko dituzte. 

Kontzertua Arrasateko Amaia Antzokian izango da arratsaldeko 17:00etan. Txantxiku Ikastolako abeslariekin batera, Arizmendi Ikastolako hainbat taldek ere parte hartuko dute. Guztira, 200 ume arituko dira kantuan Amaia Antzokian.

Informazio gehiago hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario