sábado, 9 de marzo de 2013

La princesa árabe OPERA

BILBORA GOAZ!

Ganbara Txiki Kantu Eskolatik, adin txikienetatik kanturako zaletasuna pizten lan egiten dihardugu. Horregatik, antzerki musikalak eta proiektu bereziak gauzatzeaz gain, aurten, beste haur eta gazte batzuek egiten dituzten lanak ezagutzeko irteerak egiten hasiak gara. Modu honetan, gure abeslari txikiek  musikaren inguruan dauden emanaldiak, eta bereziki abestu eta kantua protagonista diren emanaldiak, ezagutzea nahi dugu.


Honela bada, abenduan Bergarara joan ginen bertako Musika Eskolak antolatutako Peter Pan musikala ikustera. Oraingoan, Bilbora joango gara, ABAO Txikiren programazioaren barnean antolatu den La Princesa Árabe opera ikustera.

ABAO Txiki, ABAO (Asociación Bilbaina de Amigos de la Opera) erakundearen barnean kokatzen den egitasmoa da eta honen helburua, publiko gazteenari zuzendutako operak eskaintzea da. Kasu honetan, Juan Crisóstomo de Arriagaren opera estreinatuko da eta hemen duzue ABAOk zabaldu duen bideoa ikusgai:


Operara joateko autobusa 10:00etan aterako da Correos-tik eta opera bukatzerakoan Oñatira bueltatuko gara zuzenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario