miércoles, 27 de marzo de 2013

KONTZERTUA IRUDITAN

UDABERRIKO KONTZERTUA
Pasa den martxoaren 17an, Ganbara Kantu Eskola osatzen duten talde guztiek hiruhilabete amaierako kontzertua eskaini zuten Santa Anan. Kontzertuak bi atal izan zituen: lehenengoan, Ganbara Txikitxoak eta Tailerra III taldeko haurrek Xomorroak musikala eskaini zuten eta atsedenaldi txiki baten ondoren, gainontzeko talde guztien txanda iritsi zen. Talde bakoitzak azken hilabeteetan landutako abestiak eskaini zituen publiko aurrean.

Naroa Zumaldek saskia Leire Barrenari ematen dion unea

Kontzertuaren atsedenaldian, Ganbara Txiki taldeak aurreko egunetan saldutako boletoei zegokion saskiaren zozketa burutu zen. Zenbaki irabazlea 626a izan zen eta taldeko Leire Barrenak saldu zuen. Irudian, zenbakia atera zuen Naroa Zumaldek saskiaren entrega burutzen ikus daiteke.

Jarraian, Eneritz Madariaga eta Jose Ramón Txintxurretak helarazitako argazkiak ikusgai dituzue. Alde batetik kontzertuari dagozkion argazkiak eta bestetik Xomorroak musikaleko argazkiak ikus ditzakezue. Hemendik, Eneritz eta Jose Ramónen lana eskertu nahi dugu. Era berean, jakinarazi nahi dizuegu argazkiak kalitate hobeaz eta deskargatzeko moduan aurki ditzakezuela blog honetako ARGAZKIAK atalean.


Fotos del concierto Musical XOMORROAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario