sábado, 16 de marzo de 2013

XOMORROAK Santa ANAn

EMANALDI BEREZIA ASTEBURUAN

Asteburu honetan hitzordua dugu Santa Ana antzokian. Ganbara Kantu Eskolako talde guztiek parte hartuko duten ohiko hiruhilabete bukaerako kontzertuaz gain, Ganbara Txikitxoak eta Tailerra III taldeko abeslari gazteek XOMORROAK izeneko musikala eskainiko digute.

Musikal honek xomorro koadrila baten abenturak eta bizimoduak kontatzen dizkigu. Ganbara Txikitxoak eta Tailerra III-ko partaideek azken hilabeteak emanaldi berezi hau prestatzen buru-belarri ibili dira lanean. Kantu eta dantza bereziak ikusteko aukera izango dugu igandean Santa Anan.

Atsedenaldi txiki baten ondoren, Ganbara Kantu Eskola osatzen duten gainontzeko taldeen txanda iritsiko da. Lehendabizi, Ganbara Gazteko gazteek, Eli Mendiaraz pianista eta Cristina Larrañaga baxujolearekin batera emanaldi berezia eskainiko digute Bob Chilcott-en Nidaros Jazz Mass obra eskainiz. Taldeko nagusienetatik, txikienetara pasako gara ondoren, Tailerretako partaideen txanda izango baita hurrengoa. Azkenak eszenatokira igotzen Ganbara Txiki Abesbatzako partaideak izango dira. Hauek gogo biziz ari dira Aragoiko emanaldiak prestatzen, izan ere, bertara abiatuko dira pazko astean. Kontzertua bukatzeko, eta ohitura bihurtu den bezala, talde guztiek elkarrekin abestuko dute.

Kontzertuaren atsedenaldian, produktu desberdinez osatutako saski baten zozketa burutuko da. Zozketarako boletoak emanaldiaren hasieran erosi ahal izango dira.

Hitzordua Santa Anan izango da, martxoaren 17an arratsaldeko 19:00etan. Oraindik sarrerarik ez baduzu, 17:30etik aurrera takilara gerturatu zaitezke zure sarrera erostera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario