miércoles, 27 de marzo de 2013

IKASTETXEAK KANTARI MARTXAN!


"IKASTETXEAK KANTARI" PROIEKTU BERRIAK OHIARTZUN HANDIA IZAN DU

Pasa den igandean, martxoaren 24ean, Ikastetxeak Kantari izenarekin bataiatutako egitasmo berria jendaurrean estreinatu genuen. Santa Ana antzokia jendez lepo bete zen Oñatiko hiru ikastetxeetako abesbatzek eskainitako kontzertua entzun eta ikusteko.

Banan-banan, abesbatza bakoitza eszenatoki gainera igo eta urriaz geroztik prestatzen aritu diren abestiak  eskaini zituen. Josu Zubia eta Miren Gurutze Plazaolaren zuzendaritzapean, eta Araceli Guridiren pianoren laguntzaz, oñatiar abeslari txikiek kontzertu polita eskaini zuten. Kontzertua amaitzeko, abeslari guztiak elkarrekin programako azken abestiak abestu zituzten. 150 haur elkarrekin kantuan eta dantzan.

Txoko honetatik, Elkar Hezi ikastetxeari, Txantxiku Ikastolari eta Urgain ikastetxeari proiektu hau martxan jartzeko eskainitako laguntza eta babesa eskertu nahi diegu.

Azken egunotan, emanaldi honek ohiartzun handia izan du prentsan eta jarraian argitaratutako artikulu guztien laburpen bilduma bat eskaintzen dizuegu. Era berean, blog honetako ARGAZKIAK atalean, kontzertuko argazkiak ikusi eta deskargatzeko aukera duzuela jakinarazten dizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario