sábado, 23 de marzo de 2013

IKASTETXEAK KANTARI

ASTEBURUKO BIGARREN HITZORDUA


Ganbara Txikik gaur eguerdian Bidaurretako elizan eskainitako kontzertuaren ondotik, musika korala entzuteko parada izango da bihar ere Santa Ana antzokian. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Oñatiko ikastetxe guztietako 150 bat haur elkarrekin arituko dira udaberriko kontzertuan abesten.

Kontzertua hau IKASTETXEAK KANTARI ekimenaren jendaurreko aurkezpen kontzertua izango da. Proiektu berri hau urriaz geroztik martxan dabil. Ganbara Txikik, Oñatiko hiru ikastetxeekin batera (Elkar Hezi ikastetxea, Txantxiku Ikastola eta Urgain ikastetxea), haurren artean eta ikastetxeetan haur kantu korala sustatzeko asmoz martxan jarritako ekimena da. Modu honetan, Oñatiko ikastetxe guztiek abesbatza bat dute eta astero, ordubetez, kantuak eta dantzak ensaiatzen aritzen dira.

Ekimenak, bere lehenengo urtean, oso harrera ona izan du. Izan ere, ikastetxe guztietan sortu dira taldeak eta guztietan 20 neska-mutiko baino gehiago ari dira kantuan. Guztira, ia 150 neska-mutil ari dira ilusioz eta gogo biziz emanaldiak prestatzen.

Bihar igandea, arratsaldeko 19:00etan Santa Ana antzokian izango da talde guztien debut ofiziala. Josu Zubia eta Miren Gurutze Plazaolaren zuzendaritzapean eta Araceli Guridi pianoan lagun dutela, talde bakoitza eszenatokian arituko da bakarka lehenik eta guztiak elkarrekin kontzertua amaitu aurretik. Oraindik badira sarrera batzuk eta bihar arratsaldeko 17:30etatik aurrera eskuratu ahal izango dira 3€tan Santa Anan bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario