jueves, 21 de marzo de 2013

GANBARA TXIKIren KONTZERTUA

UDABERRIKO KONTZERTU BEREZIA

Datorren larunbatean, martxoaren 23an, Ganbara Txiki Abesbatzak udaberriko kontzertu berezia eskainiko du Bidaurretako konbentuko elizan, eguerdiko 12:30ean.

Abesbatzak apirileko lehenengo astean Aragoin dauzkan kontzertuetan eskainiko dituen abestiak aurkeztuko ditu Oñatin. Izan ere, apirilaren 2an, Jakako katedralean kontzertua eskainiko du 20:30ean. Hurrengo egunean, ordu berean, Zaragozako Nuestra Señora del Portilllo elizan abestuko du Ganbara Txikik.

Abeslari gazteek lana eta aisialdia uztartuko dituzte Aragoiko bidaiean. Honela bada, kontzertuak eskaintzeaz gain, ekintza desberdinak ere burutuko dituzte: izotz gaineko patinaia, abentura parkeak, bisita gidatuak.

Larunbateko kontzertua guztiontzat zabalik dago eta sarrera librea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario